Bilboko Udalak bat egingo dau Miguel Unamuno jaio (Bilbo, 1864ko irailak 2 — Salamanca, 1936ko abenduak 31) zaneko 150. urtemugeagaz, eta ekitaldi programa zabala antolatu dau urte osoan, pentsalari bilbotar ospetsuaren bizitzaren eta produkzino literario zein intelektualaren hainbat alderdi jorratzeko.
Egitarauan, berbaldiak, solasaldiak, liburuen aurkezpenak eta ikus-entzunezko emonaldiak izango dira Bidebarrietako liburutegian, besteak beste. Ekitaldiotan parte hartuko dabenen artean egongo dira, besteak beste, Jon Juaristi, Cesar Coca, Iñaki Esteban, Benedicte Vauthier, Ara Malikian, Fernando Egozkue, Carmen Bulzan, Jean Louis Davant, Juan Jose Lanza, Jose Antonio Ereño, Jean-Claude Rabate eta Pablo Unamuno.