Martxan da Irlandan Rith 2014 gaelikoaren aldeko lasterketea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko mar. 10a, 00:00

Rith 2014 gaelikoaren aldeko lasterketearen hirugarren edizinoa joandako barikuan hasi zan Baile Bhuirneten (Ballyvourney, Cork), eta 1.000 kilometro baino gehiago egin ondoren, Belfasten amaituko da martiaren 15ean. Azken egun horretan, korrikalariek eskuz esku alkarri pasetan deutsien lekuko barruko mezu sekretua irakurriko da, Korrikan egiten dan moduan.

AEK-ko iturriek jakinarazo dabenez, Irlandara hurreratzerik ez, baina laguntzeko prest dagoanak, ziber kilometroak erosi leikez Rith 2014ren webgunean: www.rith.ie.

Aitatutako iturrien arabera, munduan gaelikoa berba egiteko kapaz diran personak ez dira bi milioera heltzen. Irlandako lehen hizkuntza ofiziala izan arren, gaelikoa hizkuntza gitxitua da gaur egun, eta egoerea larriagoa da Ipar Irlandan.

Kontuak kontu, gaelikoak bizi dauen arazoa ikusita, 2010ean, lasterketa honen antolatzaileei AEK-k antolatzen dauen Korrikaren antzekoa egitea otu jaken, eta AEKren zein Korrikaren laguntzinoa izan eben horretarako.

Halan da be, Rith ez da Korrikaren antzeko ekimen bakarra, izan be, Bretainian Ar Redadeg lasterketea egiten dabe. Aurtengoa, maiatzaren 24tik 31ra egingo da, Morlaixetik Glomelera, eta bretoiaren aldeko ekimenaren laugarren edizinoa izango da.

Osorik irakurri