Martxan dira 'Bilbao-Santander Bertatik bertara" kultur topaketak

Bilbo eta Santander uriak batzen dituan hainbat kultur ekitaldi antolatu ditue Bizkaiko uriburuan. Martiaren 16ra arte, Santanderreko kulturearen alderdi azpimarragarrienak ezagutzeko aukerea daukagu; antzerkia, argazkigintzea, musikea, zinemea eta abar. Kantabriako artisautza eta produktu tipikoen azokeak zarratuko dau egitaraua, astegoienean.

Bilbao-Santander bertatik bertara jardunaldien bigarren edizinoa da aurtengoa. Santanderreko artisten sorkuntza lana Bilbon zabaldu gura dabe, eta uri bietako enpresen eta kultur eragileen artean komunikazino eta alkarlan sare barriak eregi.

Martiaren 10etik, Konkordiako tren geltokian, ikusgai dago Santanderretik Bilbora argazki erakusketea. Santander eta Bilbo arteko trenbideak zeharkatzen dituan lekuetako 50 argazkik osotutako bildumea da, lurrun-trenaren sasoian hasi eta gaur egunera arte. Bilboko Trenbidearen Adiskideen Alkartearen laguntzeari esker antolatu ahal izan da, eta Renfe Feveko geltokiaren atarian egongo da hilaren 23ra arte.

Mario Camusi eskainitako zinema-zikloaren barruan, Sombras en una batalla (1993) eta El color de las nubes (1997) lanak proiektauko dira, BBK Salan, hilaren 12an. Sarrerea libre da, leku guztiak amaitu arte.

Martiaren 11, 12 eta 13an, Campos Antzokiak antzezlan bat hartuko dau egunero, 19:30ean. Martitzenean, La Machina Teatro taldeak En alta mar lana aurkeztuko dau, ironiaz gizakiaren portaerea, alienaznoa eta aginte gehiegikeria aztertzen dituan lana; eguaztenean, Escena Miriñaque taldea igongo da eszenatokira, Cartas de las golondrinas beharra antzezteko; eta, eguenean, Raul Alegriak magia ikuskizuna eskainiko dau. Antzezlan bien errebelazino onenari Max saria jaso dabe.

Barikuan, Bilboko eta Santanderreko kultur eragileek lan jardunaldi profesiobala egingo dabe. Arrastian, Blas de Oteroren Egunagaz lotuta, jarduerak Bidebarrieta Kulturgunera zuzenduko dira. Bertan, 19:30etik aurrera, Blas de Oterok Santanderregaz izan eban harremanari berbagai izango dabe. Eta gauean, Bilborocken, bertoko Niebla eta The Puzzles taldeek eta Crayolaser banda kontzertua emongo dabe.

Martriaren 14tik 16ra, Kantabriako artisautza eta produktu tipikoen azokea ipiniko dabe Bailen kaleko zabalgunean. Barikuan eta zapatuan, 11:00etatik 15:00etara, eta17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, eta domekan, 11:00etatik 15:00etara.

Osorik irakurri