Arratia aurrera XXII. Bertsolari gazteen BBK sariketan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko mar. 12a, 00:00

Gaur Zallan jokatu da XXII. Bertsolari gazteen BBK sariketearen 2. kanporaketea, Enkarterri eta Arratiako taldeen artean. Saioa Zallako Mimetza ikastetxean izan da eta bertako aretoa ikaslez beteta egon da. Irabazlea Arratiako taldea izan da.

Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, galtzailea kanporatuta geratzen dan bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasetan da.

Gaurko saioko aurkezlea Maddi Ibaibarriaga izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Joseba Sololuze eta Miriam Juaristik osotu dabe.

Ondokoak izan dira kantau daben bertsolari gazteak:

- Enkarterri taldean, Ekhiotz Mancisidor, Eneko Alda, Ander Uzelai, Asier Alcedo, Beñat Amezaga eta Nuria Cortada.

- Arratiako taldean, barriz, Aitor Asua, Lur Ziarrusta, Leire Amenabar, Malen Amenabar, Irati Astondoa eta Illart Gumuzio.

Puntuazinoari jagokonez, Arratiak 376'5 jaso ditu danetara eta Enkarterrik, barriz, 332.

Hurrengo sailkatze-saioa martiaren 18an izango da, Getxoko Aixerrota ikastetxean, 11:45ean. Aurrez aurre Ipar-Uribe eta Busturialdeko taldeak izango dira. Hortik aurrera finalaurrekoak baino ez dira faltako, hilaren 19an (Durangaldea-Lea-Artibai) eta 25ean, Arratia eta Getxoko saioko irabazlearen artean.

Finala, barriz, martiaren 28an jokatuko da Bilboko Kafe Antzokian.

Osorik irakurri