Marlango, Gari, Audience eta Esne Beltza, Gernikako Lekuek jaialdiko azkenengo asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko mar. 14a, 00:00

Astegoiena musikaz ganezka dakar Gernikako Lekuek jaialdiak. Aurreko astean hasi zan egitaraua, eta domekan amaituko da. Egunotan, besteak beste, Gari, Marlango, Audience, Mursego eta Napoka Iria taldeek joko dabe.

Musikea entzuteaz aparte, musikea eta kulturearen ganean berba egiteko aukerea izateko barriketaldiak eta mahai-inguruak antolatu ditue. Barikuko egitaraua Mobydickek abiatuko dau, 16:00etan Arima tabernan. Sarrerea debalde da.

Ostean, goizaldeko ordu txikiak arte makinatxu bat zuzeneko izango dira aukeran Gernikan: 20:30ean, Marlango Lizeo antzokian; 21:30ean, Sarkor, Estricalla eta Porco Bravo, Iparragirren; 22:00etan, Gari, Astran; 23:30ean, Audience, Trinkete Antitxokoan; eta, 00:00etatik aurrera, Selektah Step!, Zeppe tabernan. Eta, arrastian, 17:00etan, Musika bizi: esperimentau eta gozatu tailerra egingo dabe Astran.

Zapatuan, hilak 15, goizetik ibiliko dira martxan Gernikan. 11:30ean, Zelakoa izango litzateke jaialdi feminista bat? tailerra prestau dabe Astran, eta gero pintxo-potea Juan Kaltzada kalean. Arrastian musikea izango da nagusi egitarauan: 17:00etan, Mursego eta Napoka Iria, Astran; 17:40an, Pies de Plomo, Merkurion; 20:00an, Pottors eta Klito, Astran; 20:30ean, Ruper Ordorika, Lizeo antzokian; 22:00etan, Esne beltza Astran; 23:00etan, Atom Rhumba, Trinkete Antitxokoan; 2:00etan, Iñaqui Marin, Revolutionen.

Aupa Maurizia! ikuskizunak edegiko dau domekako egitaraua, 12:00etan. Egun osoan, binilo azokea ipiniko dabe Arima tabernan. 18:00etan, 27 urte ez dira ezer! Zintzilik Irratia, herri baten historia dokumentala proiektauko dabe. Eta 20:00etan Lekuek jaialdiko azkenengo kontzertua emongo dau Naicak, Lizeo antzokian.

Lekuek jaialdiko egitarau oso-osoa ikusi gura izan ezkero, hemen.

Osorik irakurri