Carl Craig musikari estadubatuarra, gaur 'Art After Dark' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko mar. 14a, 00:00

Hemen da martiko Art After Dark saioa. Carl Craig, Jahtari eta Ojospintados musikariak izango dira gaurko saioko protagonistak Bilboko Guggenheim museoan, 22:00etatik aurrera. Ganera, museoa gauez be zabalik egongo da, emonaldietara joaten diranentzat.

Bilboko Fever aretoko Ojospintadosek abiatuko dau musika gaua. Eguenetan Bilboko Badulaken ibilten da DJ, eta Pink Fever-en be ipinten dau musikea, jakina. Saio dotore eta ganberroa izango dala dinoe museoko iturriek, pop alternatibo eta jantzagarria beste hainbat doinugaz nahastauko dau.

Hurrengo emonaldia 23:00etan hasiko da, Jahtari zigiluko talde garrantzitsuena dan Disrupt-en eskutik. Alemaniako Leipzig uriko bandakoek 8-bit erritmoak ekarriko ditue Bilbora. Milurteko barriko reggae digitala maite dabenentzat ezinbesteko erreferentzia da, dinoe antolatzaileek.

AEBetako Detroit uritik dator Carl Craig musika elektronikoaren ikonoa. Grammy sarietarako izentauta egon da eta Rolling Stone aldizkariaren arabera munduan ospe handiena dauen DJ-a da. Orain 25 urte hasi zan musika munduan, technoa, musika klasikao, jazza eta popa jorratu ditu. Planet-E zigilu ezagunaren sortzailea da.

Art After Dark saiora doazen guztiek, ganera, Guggenheimen ikusgai dagozan ondoko erakusketak bisitetako aukerea eukiko dabe: Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera Begirakoa; Ernesto Neto: naraman gorputza; Christian Marclay: The Clock; eta, Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak IV.

Osorik irakurri