Euskaltzaindia Amezketan, Fernando Amezketarraren jaiotzearen 250. urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko mar. 17a, 00:00

Aurten beteko dira 250 urte Fernando Amezketarra jaio zala. Hori dala-eta, Amezketako Udalak Fernando urtea izentau dau 2014a, eta bertsolariaren omenezko hainbat ekitaldi sustatuko ditu urte osoan zehar. Euskaltzaindia be Amezketan izango da datorren eguaztenean, hilaren 19an.

Holan, etzi, arratsaldeko 15:30ean, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzeak bilerea egingo dau Udaletxean. Arratsaldeko 18:00etan, Fernando Amezketarrari eskainitako plakea erakutsiko dabe Kultur Etxean. Ondoren, 18:15ean, berbaldi bana emongo dabe Pello Zabalak (Zer izan da Fernando niretzat) eta Jose Mari Oterminek (Zer dakigu Fernandoz?).

Fernando Bengoetxea Altuna (Amezketa, 1764-10-10 / 1823-7-9) oso bertsolari eta gizon berezia izan zan. Meatzari eta artzain ibili zan Aralar inguruetan. Umoretsua, bizia eta argia, bere ateraldi xelebre asko Gregorio Mujikak batu zituan Pernando Amezketarra liburuan. Antonio Zavalak sortu eban Auspoa bilduman, Pernando Amezketarra bertsolaria izenburuko liburua argitaratu zan, 1966an. Euskaltzaindiaren webgunean konsultau daiteke.

Kontuak kontu, ekitaldi ugari egingo dira aurten Fernando Amezketarraren omenez. Udalak argitaratu dauen 2014ko egutegia izan da lehen ekimena, Fernandori buruzkoa baita. Eguazteneko ekitaldien ostean, ganerako ekimenak etorriko dira: Fernandoren Txokoak ibilbidearen aurkezpena (apirilean) edota Fernandoren marrazkien erakusketea, bagilean. Aurrerago, urriaren 6tik 12ra, Fernando Astea egingo da.

Osorik irakurri