Fant, Bilboko XX. Zinema Fantastikoko jaialdiak filmak aurkezteko epea zarratu dau. Danetara, 37 herrialdetako 576 film jaso ditue, igaz baino 92 film gehiago. Datorren maiatzaren 9an abian jarriko dan jaialdiak gainera, edizino honetako nazinoarteko epaimahaia be aukeratu dau dagoeneko: Matthew Robbins gidoigile, zuzendari eta produktorea, Carlos Areces antzezlea, eta Andrea G. Bermejo kritikaria.
Trailer faltsuen lehiaketea eta Nontzefilmak
Trailer faltsuen lanak aurkezteko epea zabalik dago apirilaren 15era arte; eta datorren martiaren 28an amaituko da, barriz, Nontzefilmak lehiaketarako lanak bialtzeko epea; lanak antolatzaileen webgunearen bitartez aurkeztu behar dira eta hiru sari izango dira eskuragarri: zinemako film onena (1.500 euro); animazinozko film onena (1.500) eta euskerazko lanik onena (2.000 euro).