Durangaldearen kontra finalaurrekoa jokatu ostean sailkatu da Lea-Artibai Bilbon martiaren 28an jokatuko dan finalerako; beste finalistea martiaren 25ean, datorren martitzenean erabagiko da Igorren; bigarren finalistea, beraz, Arratia eta Busturialdearen arteko lehian erabagiko da.
Durangoko Frai Juan de Zumarraga Institutuan jokatu zan atzo goizean BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoa. Lea-Artibaiko eta Durangaldeko taldeek jokatu eben saioa, eta Lea-Artibaiko taldea izan zan irabazlea.
Gaztetxuen mailan, Lea-Artibaiko taldean, Aitor Ruiz, Graxi Arregi eta Naroa Loiola izan dira bertsotan. Durangaldeko taldean, ostera, Iruri Altzerreka, Peio Azkarate eta Txaber Altube.
Gazteen mailan, barriz, Lea-Artibaiko Aissa Intxausti, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabalek kantau dabe; Durangaldeko taldean, Ander Aldazabal, Ander Gerrikaetxebarria eta Aitor Bizkarra.
Dantara, Lea-Artibaik 405 puntu lortu ditu; Durangaldeak, ostera, 388,5.