Minutu bat eta hogeita zazpi segunduan bete dira apirilaren 4tik 6ra bitartean Tolosako Usabal kiroldegian egingo dan 8. Gipuzkoa Encounter informatikarin topaketako lekuak. Danetara, 450 jesarleku dagoz. Arte digitala, programazinoa, bideojokoak, software librea eta hardware arloetako ekimen ugari eskainiko ditue.
Euskalamiga alkarteak koordinetan dau Gipuzkoa Encounter, eta Tolosako Udala eta Euskaltel Fundazinoa dira antolatzaileak. Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa be badauka topaketea.
Parte-hartzaileek segundoko gigabyte bateko (1.024 Mb) abiaduran nabegau ahal izango dabe, nabarmen gaindituko dabe etxeetan izaten dogun konexino abiadurea. Gipuzkoa Encounterrek aisialdi eta heziketa jarduera ugari eskainiko ditu, eta batzuk edegiak eta doban izango dira. Parte-hartzaileek eta bisitariek prestakuntza tailerretan izena emoteko aukera izango dabe, berbarako, bideojokoak eta 3D inprimaketea jorratuko ditue.
Gipuzkoa Encounterren izango diranen adina 29 urtekoa da, batez beste. Kide gazteenak zortzi urte ditu eta zaharrenak, 59. Gehienak gizonezkoak izango dira, % 89. Jatorriari jagokonez, lehenengo aldiz gipuzkoarren kopuruak (%36) bizkaitarrena gaindituko dau (%31).