Euskara eta Euskal Kulturako sei irakurletza aukeratzeko deialdia zabaldu barri dau Etxepare Euskal Institutuak. Danetara, 96.900 euro bideratuko dira. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 25ean amaituko da. Zehaztasun guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ditue.
Irakurleetako bat Bartzelonako Unibersidaderako eta Bartzelonako Unibersidaderako Autonomorako izango da, eta beste bana Madrilgo UHUN-UNED unibersidaderako, Berlingo Freie Unibersidaderako, Brnoko Masaryk Unibersidaderako, Moskuko Lomonosov Unibersidaderako eta Kaliforniako Santa Barbara Unibersidaderako. Irakurletza guztiak 2014-15 ikasturterako dira, baina 2015-16 eta 2016-17ra luzatzeko aukerarea be badago, Etxepare Institutuak jakinarazo dabenez.
Deialdi honetan ikasturte bakotxean 96.900 euro bideratuko dira, beti be Etxeparek bere gain hartu dituan konpromisoei aurre egiteko aurrekontu-baliabiderik badauka. Aurreko baliabide ekonomiko guztiak irakurletzak mantentzeko gastuak finantzatzeko erabiliko dirala azaldu dabe, halanda ze zenbateko hori ez da beti bat etorriko, zehatz, irakurleen soldatekaz.
Ondoko hau izango da zuzkidurea unibersidadeka, ikasturteko: Bartzelonakorako, 10.000 euro eta unibersidadeko; Madrilako, 5.000 euro; Berlinerako, 26.100 euro; Brnorako, 15.500 euro; Moskurako, 10.500 euro; eta Kaliforniarako, 19.800 euro.
Eskabideak egiteko ondoko baldintzak bete behar dira: unibersidadeko graduko titulua izatea (edo lizentzia); lehentasuna izango dabe Euskal Filologiakoek, Euskal Ikasketetako lizentzia edo gradua daukienek edo Itzulpengintza eta Interpretazinokoek; eta aurreko tituluak izan ezean, graduko titulua (edo lizentzia) eta 3. HE edo baliokidea izatea. Bartzelonako Unibersidaderako eta Bartzelonako Unibersidade Autonomorako katalaneko B2 mailea egiaztatua izan behar da.
Madrilgo UHUN-UNED unibersidadean, irakurle lanaz aparte, koordinatzaileari jagokozan zereginak ere egin beharko ditu irakurleak. Lanaldia partziala izango da. Berlingo Freie Universitäten alemaneko B2 mailea izan behar da. Gehienez be urte biko kontratua egingo deutsie. Hemen be lanaldia partziala izango da.
Brnoko Masaryk Unibersidaderako eta Moskuko Lomonosov Unibersidaderako ez dabe baldintza zehatzik aurreikusi. Kaliforniako Santa Barbara Unibersidadean ingeleseko C1 maila egiaztatua izan behar da.