'Euskara Jendea' Belgradoko XVI. Nazinoarteko Zinemaldi Arkeologikoan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko mar. 27a, 00:00

Euskara Jendea. Erromako Inperioan dokumentala Belgradoko XVI. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren programa nagusiaren barruan dogu. Zinema jaialdia martiaren 27tik apirilaren 3ra arte izango da Belgradoko Museo Nazionalean. Euskara Jendea. Erromako Inperioan martiaren 28an (21:00) eta 29an (18.00) pantailaratuko dabe.

Hainbat herritako (Italia, Alemania, Grezia, Polonia, Espainia...) filmak ikusi ahal izango dira, tartean Euskara Jendea. Erromako Inperioan; film horretan euskerearen eta hiztun komunidadearen bilakaerea azaltzen da erromatarrek Euskal Herrian emondako mendeetan. Bestalde, serbierazko azpidatziak ezarri dira propio zinemaldirako.

Belgradoko Museo Nazionalak 1998tik antolatzen dau zinema dokumentalaren jaialdi hau, Roveretoko Zinemaldiagaz, Archeologia Viva, Instituto Italiano di Culturagaz eta Instituto Cervantes Institutuagaz batera.

Ibaizabal Mendebaldek eta Zenbat Gara kultura-alkarteek sorturik, Euskara Jendea Xamarren izen bereko liburuan oinarritutako dokumental bildumea da. Sei dokumentaletan banaturik, euskal hiztunen komunidadearen historiari erreparetan deutso asmo dibulgatiboagaz.

Osorik irakurri