'Irakurleak Eraikitzen' jardunaldiak antolatu ditu Bilboko Foru Liburutegian, apirilaren 2an eta 3an

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko api. 2a, 00:00

Ume eta Gazteen Liburuaren Eguna dala eta, Irakurleak Eraikitzen jardunaldiak antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, apirilaren 2an eta 3an. Idazle, ilustratzaile, hezitzaile eta pedagogoek hartuko dabe parte, tartean, Iñaki Zubeldiak, Belen Lucasek, Jone Arroitajauregik eta Seve Callejak.

Bilboko Foru Liburutegiko bosgarren pisuan egingo ditue jardunaldiak, 18:00etatik 20:30era. Ekimena guraso, liburuzain eta irakasleei zuzenduta dago. Foru Liburutegiko iturriek jakinarazo dabenez, parte-hartzaileek umeak eta gazteak irakurle funtzional eta kritiko bihurtzeko modua erakutsiko dabe, bai liburu tradizionalaren bitartez, bai teknologia barriak erabiliz.

Jardunaldien hizlariekaz (Luis Rafael, Luis Arizaleta eta Seve Calleja) eta mahai-inguruetako parte-hartzaileekaz (Iñaki Zubeldia, Fernando Juarez, Belen Lucas eta Jone Arroitajauregi) batera, hezkuntza munduko aditu, liburu saltzaile, erakundeetako arduradun edo sortzaileen lankidetzea euki dau foru erakundeak. Egun bi honeetan debalde banatuko dan liburuan ikusi ahal izango dira horreek guztiek zer eretxi daukien irakurketearen sustapen eta bitartekaritzearen ganean.


Egitaraua

Apirilak 2, eguaztena

- 18:00etan, Munduko umeentzako gutunaren irakurketea. Carmen Pardo eta Yannick Vergara (aktoreak).

- 18:15ean. Berbaldia. Escribir y publicar para la infancia. Hizlaria: Luis Rafael Hernandez (Verbum-eko editorea, idazlea eta literatura-prestakuntzako irakaslea Madrilen).

- 19:15ean. Mahai-ingurua. Parte-hartzaileak: Luis Rafael Hernandez, Iñaki Zubeldia (idazlea eta pedagogoa), Belen Lucas (ilustratzailea eta ume-tailerren zuzendaria) eta Fernando Juarez (liburuzaina).


Apirilak 3, eguena

- 18:00etan. Berbaldia. La mediación de los adultos educadores entre los libros y los jóvenes. Hizlaria: Luis Arizaleta (literatura-hezitzailea, idazlea eta kultura-kudeatzailea).

- 19:15ean. Mahai-ingurua. Luis Arizaleta, Jone Arroitajauregi (Galtzagorri alkartea). Moderatzailea: Seve Calleja (idazlea eta irakaslea).

Osorik irakurri