Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazinoak idazle bilbotarraren omenezko VII. Poesia Lehiaketea deitu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko api. 4a, 00:00

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Blas de Otero Fundazinoak Blas de Otero-Bilbo Uria Nazinoarteko Poesia Lehiaketearen zazpigarren edizinoa deitu dabe, euskeraz eta gaztelaniaz, eta 5.500 euroko sariagaz modalidade bakotxean. Jatorrizko lanak aurkezteko epea bagilaren 16an amaituko da.

Lehiaketea 2008an sortu zan, literatur sorkuntzea sustatu eta Bilboko sortzailerik handienetako baten oroimena Bizkaiko uriburuko biztanleei hurreratzeko asmoz. Edozein nazionalidadetako poetek parte hartu leikie eta aurkeztutako lanek jatorrizkoak, 700 eta 1.000 bertso tartekoak eta argitaratu bakoak izan behar dabe. Gaia, estiloa eta neurria norberaren gogokoak izan daitekez.

Lanak papelean nahiz webgunearen bitartez aurkeztu ahal izango dira. Papelean aurkeztu ezkero, Barrainkuako Kultur Etxera (Barrainkua, 5) helarazo behar dira, eta Interneten, gaztelaniazko lanak ondoko helbidera eta euskerazkoak, barriz, beste honetara bialdu daitekez.

Lehiaketearen oinarri osoak –eta epaimahaiaren erabagia– Bilboko Udalaren webgunean konsultau daitekez.

Igazko edizioan, epaimahaiak Jon Obeso (Invención de la piel) eta Unai Baztarrikaren (Arrakalak) lanak aukeratu zituan, gaztelaniaz jasotako 443 lan eta euskarazko 17 lanen artean. Parte-hartze maila handi honi erreparauta, argi dago Lehiaketa hau sano sustraituta dagoala literaturearen munduan.

Osorik irakurri