'Les Garçons et Guillaume, à table!'

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko api. 4a, 00:00

- Iraupena: 85 min.
- Herrialdea: Frantzia
- Zuzendaria eta gidoilaria: Guillaume Gallienne
- Interpreteak: Guillaume Gallienne, Françoise Fabian, Yves Jacques, André Marcon, Diane Kruger,
- Produktoreak: Gaumont / LGM Films / Rectangle Productions / Banque Postale Image 4 / Canal+ / Ciné
- Generoa: Komedia


Guillaume Gallienne antzerkitik datorren komiko ezaguna da Frantzian. Txikitan ez jakon gustetan kirola egitea, bere anaiei ez bezela, baina amak lez, berba egitea eta mobidutea gogoko zituan. Sisi personaiaz mozorratzea be asko gustetan jakon. Hori dala eta, etxean danak uste eban gay zala. Guillaume eta mutikoak, bazkaltzera!, esaten eban amak.

Umezaroko gomutak ardatz dituan antzezlana egin eban Gallienek. Personaia guztien rolak berak jokatzen zituan, ganera. Lortutako arrakastea ikusita, pelikula egitea otu jakon. Les Garçons et Guillaume, à table! filmean Galliennek berak idatzi, zuzendu eta interpretetan dau bere bizitzea. Eta hau gitxi izango balitz, bere amaren papela be berak egiten dau. Autorpena ala nabarmenkeria? Biak, seguruenik. Baina ondo funzionau deutso. Frantzian urteko ikus-entzunezko arloko jazoera garrantzitsuenetakoa izan da, miloeka ikusle izan ditu. Lau Cesar sari irabazi ditu.

Hainbesterako ete da? Onartzen dot lehenengo ordu erdian artega ipini nintzala. Patetikoa begitandu jatan bai protagonistea bai Cadizen kokatutako lehenengo eszenea. Baina gero, apurka-apurka, pelikulea hobetzen doa. Nerabe zala bizi izandako homofobia eta bullynga umorez kontetetak badauka meritua. Ganera, ez dira falta benetan be sano barregarriak dira eszena bi edo.

Baina Gauillaume Gallienek arazo bat dauka: kamerak ez dau maite. Gizajo atsegin baten itxurea hartu nahi dau, baina, batzuetan, histrionismoa dala eta, kokoloa emoten dau. Eta ustezko atsegin izate hori ez da inon agiri. Horregaitik, amaierea guztiz sinisgatxa da.

Osorik irakurri