Tania de Sousaren bakarkako lehenengo diskoa produziduko dau Fermin Muguruzak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko api. 4a, 00:00

Tania De Sousa, Zuloak eta The Dispositives taldeetan ibilitako abeslariak, bakarkako lehenengo diskoa grabauko dau eta produkzinoaz arduratuko da Irungo musikaria eta dokumentalistea.

Hil honen amaieran crowfunding kanpaina bat jarriko dabe martxan diskoa finantzietako Verkami plataformearen bidez eta maiatzean Tolosako Bonbereneako estudiotan sartuko dira grabazino lanak egiten, Karlos Osinaga 'Txap' (Lisäbo) soinu teknikaria izango dalarik.

Tania De Sousaren taldean parte hartuko daben musikariak ondokoak dira: Fermín Bouza (Correos), gitarrak eta sintetizadoreak, Ander Del Sol (Kasernarat, Iam Raros), bateriagaz, eta Maitane Alonso Mai Bass (The Dispositives, Rolling Dice) baxuagaz.

Oraindino goizegi da data zehatzik emoteko baina ezustekorik ezean, aurtengo irailean argitaratu leikie diskoa.


Tania de Sousaren bideoa ikusteko klik egin hemen.

Osorik irakurri