Bertoko Produktuen Udabarriko Azokea egingo da Bermeon apirilaren 12an

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko api. 8a, 00:00

Bertoko Produktuen Udabarriko Azokea egingo da Bermeon datorren zapatuan, apirilaren 12an, goizean zehar, 09:00etatik 15:00etara. Bertaratzen diranek bertoko artxoa eta txakolina eta sagardaoa probetako, baserriko lehen mailako produktuak eskuratzeko eta bigarren eskuko merkatua bisitetako aukerea izango dabe. Horrezaz gan, umeek be tailerretan ondo pasauko dabe eta merkatuko aparkalekua be erabili ahal izango da, holan erosketak erraztuz.

Antolakuntzeak azaldu dauenez, Bermeoko Udala plangintza bat egiten dago Bermeoko Azokea bizibarritzeko eta, horren barruan, urtean zehar, hainbat azoka egitea aurreikusi da. Esangura horretan, joan dan abenduan, Gabonetako Bertoko Produktuen I. Azokea egin zan, eta orain, apirilean, Udabarriko Azokearen txandea da.

Kontuak kontu, Udabarriko Azokearen protagonistetako bat bertoko artxoa izango da, eta azokara doazenek, 12:00etatik aurrera, azokan bertan kozinautako artxoa probau ahal izango dabe, txakolinagaz edo sagardaoagaz lagunduta. Guztia euskal musikeagaz girotuta egongo da.

Horrezaz gan, azokako saltokiek euren kalidadezko bertoko produktuak eskainiko ditue, gozoak be egongo dira eta bigarren eskuko merkatua be izango da 15 saltoki ingurugaz; horreetan era guztietako bigarren eskuko produktuak eskuratu ahal izango dira, besteak beste, erropak, liburuak, altzariak eta abar.

Umeek be euren lekua izango dabe, etxeko txikienei zuzendutako tailerrak egongo baitira 11:30etik 12:30era. Tailerretan globoflexia egin ahal izango dabe umeek eta marrazki lehiaketa bat be egingo da.

Osorik irakurri