Oskar Arantzabalen 'Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari' eta Mitxelko Urangaren 'Eros(ki)' lanak kalean dira

Igazko Juan Zelaia saria irabazi eben saiakerak aurkeztu barri ditu Pamiela argitaletxeak, Oskar Arantzabalek idatzitako Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari eta Mitxelko Urangaren Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa, erotismoaren merkatilizazioa. Upaingoa izeneko sailean kaleratu ditue.

Martin Azpilkueta, Doctor Navarrus, jurista eta teologoaren pentsamendu ekonomikoaz lehen ikerketa monografikoa idatzi dau Oskar Arantzabal ekonomilari eibartarrak. Azpilkueta abiapuntutzat hartuz, gaurkotasun handiko gai bategaz lotzen dau, gaur egungo pentsamolde ekonomiko hegemonikoak ekarritako arazo eta krisiagaz, hain zuzen be. Tradizino agramondarreko nafarra izan arren, Espainiako Felipe II.-aren aholkulari politikoa izan zan. Ezaguna zen haren garrantzia XVI. mendean, batez be jurista eta teologo lez, baina ez ekonomiaren arloan.

Arantzabalek neoliberalismoaz eta krisiaz be gogoeta egiten dau egileak, Azpilkuetaren ekarpenakaz lotuz. Epaimaiaharen arabera, liburuak Azpilkuetaren ekonomia-dimensinoari, gure historiaren zatia, gaurkotasuna eransten deutso egileak, gai honeetaz interesaturik dagoan edozeinentzat irakurgarri dan erregistroan.

Mitxelko Uranga filosofo berangarrak erotismoaren merkantilizazinoa eta merkatuaren erotizazinoa jorratu ditu, biak buztartuz prozesu orokor baten alde banaezinak diralakoan. Merkatuak Erosaren potentzia barneratu dauen eran, badirudi sexua eta erotismoa, oro har, merkatuaren gai kutuna bihurtu dirala, esan dabe epaimahaiko kideek. Antza, ez dakigu biziten sexua eta erotismoa salerosketatik kanpo, konsumoaren logikatik kanpo.

Bai gizarteari, bai norberari, merkantilizazinoak ipinutako erronkak, esate baterako, zoriontasun eta osotasun lortezinak baina aldi berean ezinbestekoak, agiorian ipini gura izan ditu Urangak, eta horrek norainoko eragina izan dauen argitzen bere bai.

Osorik irakurri