Antoni Tapiesen 'L’Esperit català' lana ikusgai dago Bilboko Arte Eder Museoan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko api. 9a, 00:00

Artista katalanaren margolan enblematikoa bagilaren 30era arte egongo da Bilboko Arte Eder Museoan, Nafarroako Unibersidadea Museoaren aldi baterako maileguari esker. Antoni Tapiesek 1971n egindako lanean, senyera katalanaren lau barra bertikal agiri dira, azpia esaldiz beteta, besteak beste, libertat, Catalunya viu eta Visca Catalunya.

Maria Josefa Huarte bildumagile nafarrak 2008an emon eutson dohaintzan Nafarroako Unibersidadeari L’esperit català. Horregaz batera, 50 bat margolan eta eskultura be emon zituan, tartean beste Tapiesen lau behar, eta Pablo Picasso, Jorge Oteiza, Pablo Palazuelo, Eduardo Chillida, Kandinsky eta Mark Rothkoren lanak bere bai.

L’esperit català lehenago be erakutsi izan da, Madrilgo MEAC Arte Garaikidearen Museo Espainiarrean, Bartzelonako Fundació Antoni Tapies museoan , Valentziako IVAM Institut Valencià d’Art Modern erakundean, Londresko Serpentine Galleryn eta Bartzelonako MACBA Museu d’Art Contemporanin.

70eko hamarkadan, L’esperit català egin eban sasoian, Tapiesen lanak artea aldarrikatzeko poderearen adierazpide bihurtu zan, eta, bertan, inolako zalantza barik erakusten da bere konpromiso politiko katalanistea, adierazpen askatasunaren alde egin eban burrukea eta erregimen frankistearen kontra eukan jarrerea.

Bere ibilbidearen hasieratik, egile katalanaren beharrak kaleko graffitiei eta nire herrialdeko horma guztietatik ebilen protesta klandestino baina bizi-biziko munduari lotuta dagoz, artisteak berak Comunicación sobre el muro (1969) lanean idatzitakoaren arabera. Koadroa bera manifestu politiko eta estetikoa da adituen eretxiz, frankismoaren azkenengo urteetako bizitza katalanaren erakusgarria da. Mezu edegiak agiri dira, gizarte-bardintasuna, demokrazia, egia, kultura eta abar.

L’esperit català Arte Eder Museoaren bildumako egile beraren beste beste lan biren ondoan dago ikusgai, Gran oval (1955) eta Signe i matèria (1961).

Osorik irakurri