Galtzagorri ume eta gazte literatura alkarteak Biltzar Orokorrean aho batez erabagi ebanez, Iñaki Markotegi liburuzaina izango da aurrerantzean erakundeko presidentea. Azkenengo hiru urteotan Aitziber Alonso ilustratzailea izan da alkarteko arduradun nagusia.
Hiru urte emonkor, lan handikoak izan dirala adierazo dabe Galtzagorriko ordezkariek. Alonsok zuzendaritzan segiduko dauela baieztau dabe, ganera.
Iñaki Markotegi eskola liburuzaina da, Donostiako Intxaurrondo ikastetxean, eta oso ondo ezagutzen dau Galtzagorri. Aspaldi da bertoko bazkidea. Horrezaz aparte, urteotan Galtzagorriren Irakurketa Mintegian parte hartu dau, eta orain urte bitik zuzendaritza batzordeko kidea da. Marotegik berak dinoan lez, legazpiar jatorriko irakasle donostiarra naz. Intxaurrondo ikastolan ikasle izan zan, eta irakasle ikasketak Ategorrietan egoan eskolan egin zituan. Ikasketak amaitu eta segiduan Intxaurrondon hasi zan beharrean.
Halanda ze, 25 urtetik gora daroaz ikastetxe berean beharrean. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntza maisu izan da, eta hiru urtean ikasketa buru bere bai. Orain dala bost urte, eskolako liburutegiko ardurea hartu ebanean, Galtzagorriko bazkide egin zan. Hasieratik ikaragarri ondo pasau izan dauela dino.