Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen zerbitzu berezia eskainiko du egunero Aste Santuan. Aurrera lurrunezko tren-makinea trenbidera bueltauko da jaiegunetako eskariari erantzuteko. Apirilaren 17tik 21era, biak be tartean, lurrunezko tren bi ipiniko ditue martxan egunero. Urteerea Azpeitian bertan izango da, 12:00etan eta 17:30ean.
Ganera, Aste Santuko oporretako egun guztietan ordutegi berezia eukiko dau museoan, Pazko Astelehenean bere bai. Ondo ordutegia eukiko dau egunotan museoak: apirilaren 17tik 21era,10:30etik 14:00etara; eta, 16:00etatik 19:30era.
Aste Santu ostean, lurrunezko trenak astegoienero ibiliko dira, zemendiaren 2ra arte, zapatuetan 12:30ean eta 18:00etan, eta domeka eta jaiegunetan 12:30ean. Dana dala, urteko edozein egunetan lurrunezko trena alokatzeko aukerea dago.