Amirali, DJ Göo eta DJ Adrian, apirileko Art After Dark saioan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko api. 11a, 00:00

Gaua hamarretan hasiko da gaur Bilboko Guggenheim museoan, orduan abiatuko da-eta apirileko Art After Dark musika saioa. DJ Adrian, DJ Göo eta Amirali izango dira protagonistak, goizaldeko ordu batak arte. Kanadan bizi dan Amilari musikari persiar ezagunak bere abangoardiko nahasketak zuzenean eskainiko ditu emonaldian.

Bilboko Comic’s tabernan eta Bullitt Groove klubean hasi eban bidea DJ Adrianek, eta gaur egun Fever aretoan dabil. Musika baltza dau gogoko. Dj ezagunekaz egin dau lan, besteak beste, Keb Darge, Andy Lewis, Wayne Kra eta Mark Taylorregaz. 22:00etan hasiko dau saioa.

Ostean, ordubete beranduago, DJ Göo iruñearrak, Nicolette klubaren DJ egoiliarrak, indie rock, pop eta musika elektroniko melodikoz osotutako emonaldia eskainiko dau. Hainbat jaialditan izan da, berbarako, Bilbao BBK Liven eta Donostikluban, eta agertokian egon da Asian Dub Foundation, Andrew Weatherall eta Vladislav Delaygaz. Igazko udan bere lehenengo diskoa kaleratu eban, Laguna remixes (Limbo Starr- Farmway Rec).

Gaueko protagonista nagusia 00:00etan igongo da eszenatokira. Amiralik abangoardiako tekno, house eta musika elektroniko nahasketak dakarz. Crosstown Rebels etxeak In Time diskoa argitaratu eutson, musikari ezezaguna izan arren. Kritikariek sano ondo hartu eben.

Musikeaz gan, arteaz be gozetako aukerea eukiko dabe gaur Guggenheimera hurreratzen direnek, izan be kontzertuak dagozan bitartean museoa zabalik dago. Ondoko erakusketak dagoz orain ikusgai: Ernesto Neto, naroan gorputza; Yoko Ono Half-A-Wind Show; Christian Marclay-ren Erlojua; eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak IV.

Osorik irakurri