- Zuzendaria: Emilio Martínez Lazaro
Baina umorea gauza personala da, eta batzuk barrez lehertzen diran moduan, beste batzuk hotz geratzen dira film honen txisteekaz. Nik neuk Borja Cobeagaren beste edozein film nahiago dot hau baino lehen. Holan eta guzti be, autortu behar dot barre batzuk egin nituala, batez be pelikulearen lehenengo zatian.
Edozein kasutan, Ocho apellidos vascos-ek ez dau inor engainetan, eta horregaitik ez dot ulertzen egon diran haserreak. Hasiera-hasieratik argi geratzen da parodia hutsa dala, apropos egindako gehiegikeria. Topikoz beteta dagoala? Jakina! Umore finik ez daukala? Nahiko leuke!
Kultura biren arteko desbardintasunetan oinarritutako komedia erromantiko tipikoa da, beste hainbeste eta hainbeste dagozan lez. Ez dau ezer asmau, baina funzionau egiten dau. Eta funzionetan badau, gehienbat, Karra Elejalderi esker da. Bera egon ez balitz... seguruenik arrakastea bestelakoa izango litzateke.
- Gidoilariak: Borja Cobeaga y Diego San Jose
- Aktoreak: Dany Rovira, Clara Lago, Karra Elejalde, Carmen Machi, Alfonso Sanchez, Lander Otaola, Alberto Lopez, Aitor Mazo
- Generoa: Komedia erromantikoa
- Produktorea: Universal Pictures
- Iraupena: 100 minutu
- Herrialdea: Espainia
Daborduko, Ocho apellidos vascos pelikuleak errekor guztiak apurtu ditu, fenomeno soziala bihurtu da. Arrakasta horren sekretua ez dau inork ezagutzen, eta ezustean harrapau ditu guztiak, egileak bere bai. Barre egiteko gogoa hain handia da -gutaz barre egiteko, gutaz desdramatizetako grinea- danok batera korrika egin dogula zinema-aretoetara, danen ahotan egozan une dibertigarri horreen bila.