EHZ gero eta hurrago dago eta ohiko errezetea ez da aldatzen: 3 egun, akanpaleku 1, 3 aparkaleku, 5 eszena, 60 ikusgarri, 15.000 persona, 1500 kanpadenda, 650 laguntzaile...
Festibalerako bi hile falta dira eta programazino musikala zehaztuta dago honezkero. Urtero legez, kartel-buru, tokiko talde eta bestelakoakaz osotu da aurtengo kartela. Programazinoa estilo aniztasunean oinarrituko da gau eta egun bakotxa. Ames egiteko reggaea, hip-hop mitikoa, gure erokeria izartzeko rocka, elektro punka bolumen azkarrean, etab. Baina hori guzia, festibalaren zutabe nagusia Euskal Herria dala ahaztu barik eta gurera begira egon arren, mundura zabaltzeko ohiko borondateagaz. Esangura horretan, euskal taldeek eta kultura zapalduek behingoz nazinoarteko musika lehiaketan parte hartu dabenek be, euren lekua izango dabee eszena nagusian.
Ondoko taldeek joko dabe aurten Euskal Herria Zuzenean jaialdian: SkaP, Pendulum eta Dub Inc izango dira kartel buruak eta horreei Shantel, Amadou et Mariam, Gatibu, Yaniss Odua, Bigflo & Oli, Ruper Ordorika, Cabaret Freaks, Birth of Joy, Esne Beltza, The Inspector Cluzo, Bonaparte, Zea Mays, The Excitements, The Legendary Tigerman, Mexican Institute of Sound, Kashbad, Odei & Cubenx, Andreas eta nicolas, Niña Coyote eta Chico Tornado, Zezenaren Taldea eta The Lookers gehituko jakez.
Musika programazinoaren ragarpena hain berandu egitea, borondatezko erabagia izan da, aurten beste proiektu batzuei lehentasuna emon gura izan deutsielako:
- EhrZ musika lehiaketea.
- Eztabaidagunea, festibal garaian gogoeteak zinezko lekua dauela erakusteko publikoari.
- ehKz gazte komunikazino proiektua abiatzea.
- EhttipiZ, umeen eguna.
EHZk betiko helburuei eusten deutse, formula bardina, osogai bardinak; baina programazinoaren aberastasuna baino gehiago, parte-hartzaileek, laguntzaileek, ikusleek eta inguratzen daben
jenteek egingo dabe festibal barri eta desbardina 2014ean.
Edozelan be, Lekorneko Herriko Etxeagaz oraintsu izenpetutako 4 urterako akordioari esker, EHZren 20. urteurrena lasaitasun osoz Lekornen ospatuko da eta antolatzaileak sano pozik dagoz.
Sarrerak
Hiru egunetarako bonuak 55 euroan dagoz salgai:
www.ehz-festibala.eu
http://www.ticketnet.fr
www.francebillet.com
Salmenta tokiak:
- Elkar: Baiona
- Carrefour: Baiona, Donibane Lohitzune, Lescar, Dax, Tarnos eta Mont de Marsan.
- Fnac: Baiona, Pau.
- Geant Casino: Anglet, Pau.