Literaldia 2014, euskal literatureari eskainitako jaialdiak hamar urte beteten ditu, euskal literatura ezagutarazoteko proposamen barriakaz. Horretarako literatura, musika, jantza, erakusketak eta bestelako diziplinak jorratuko ditu jaialdiak.
Hamar urte beteten dituan honetan, jaialdiak publiko katalanari euskal artista barriak ezagutzeko aukerea eskainiko deutso.
Apirilaren 23tik maiatzaren 28ra euskal literaturearen erakusleihoa izango da Bartzelona, eta beti lez, ekitaldi gehienak dobakoak izango dira, euskal kulturea eta literaturea danon eskuragarri egon daiten.
Aurten Literaldia Sant Jordi egunagaz batera hasiko da. Euskadiko Idazleen Alkarteko Elena Moreno eta Manu de Ordeñana egileak izango doguz Euskal Etxeak Rambletan jarten dauen mahaian liburuak sinatzen. Hurreratzen diran irakurleek zuzen-zuzenean ezagutu ahal izango ditue bi egile horreen azken lanen nondik-norakoak.