Apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Egunean, UEUren liburuak erdi prezioan eskuratu ahal izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie!

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta horren harian, Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) eskaintza berezia dakar, izan be, bere liburuak % 50eko beherapenagaz erosi ahal izango dira www.ueu.org dendan.

UEUk 1978. urtean argitaratu zituan lehen liburuak eta ordutik mueta guztietako generoetan ibili da: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazinoa, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak. Horreek guztiak prezio ezin hobean eskuragarri izango dira apirilaren 23an, erdi prezioan salduko baititu UEUk webgunearen bidez. Besteak beste, ondoko liburuak erosi ahal izango dira:


Psikopatologia liburua (Nekane Balluerka Lasa, Arantxa Gorostiaga Manterola, Jesús Guerra Plaza, Mikel Haranburu Oiharbide).

Papelean: 26 euro. Eskaintza berezia: 13 euro.
Liburu elektronikoa: 16,90 euro. Eskaintza berezia: 8,5 euro.


Automatismoak eta kontrola (Elhuyarregaz koedizinoan) (Nora Barroso Moreno, Haritza Camblong Ruiz, Aitzol Ezeiza Ramos)

Papelean: 18 euro. Eskaintza berezia: 9 euro.

Osorik irakurri