Guggenheim Bilbao Museoak kalera eroango dau Ernesto Netoren erakusketea, Bilbobusegaz alkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko api. 23a, 00:00

Guggenheim Bilbao Museoak Ernesto Neto: naraman gorputza erakusketearen esperientzia Bilboko kaleetara eroango dau Bilbobusi esker, eguazten honetatik, apirilaren 23tik, maiatzaren 4ra bitartean, eta Iberdrolak babesten dauen erakusketeagaz lotutako ezustekoagaz topo egingo dabe bilbotarrek eta uria bisitetan dagozanek.

Izan be, museoak Bilbobusegaz batera antolatu dauen ekintza honi esker, autobus konpainiaren 10.000 erabiltzaile inguruk artista brasildarraren erakusketearen esperientzia ezagutu ahal izango dabe; holan, Ernesto Neto autobus unidade berezia Bilboko auzoetan zehar ibiliko da, txandaka linea desbardinetan.

Rio de Janeiroko kaleetako jai giroa Bilbora ekarteko asmoz, autobus horren barruan hainbat ekintza egingo dira, besteak beste, musika emonaldiak, oparien banaketea eta museora doazenentzako deskontuak.

Bilbobus berezi horren aurkezpena goizeko 10:30ean izan da, eguazten honetan, museoko zabalgunean, eta han izan dira Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusia eta Asier Abaunza Bilboko Udaleko Garraio eta Zirkulazio zinegotzia.

Osorik irakurri