Ama Lurraren Nazinoarteko Eguna astegoienean ospatuko dabe Busturian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko api. 25a, 00:00

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak tailer, ibilaldi eta dokumentalen emonaldiak antolatu ditu zapatu-domekan Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Zentroa Busturian dago, Madariaga torretxean.

Martitzenean izan zan Ama Lurraren Eguna, aurten Hiri berdeak lelopean. Aurtengo edizinoaren helburua eguneroko bizitzan egin behar diran aldaketak nabarmentzea da: etxebizitzetan ingurumen erespideak erabili, garraioaren eraginkortasuna hobetu, ondasun eta zerbitzuen produkzinoa aldatu edo hondakinen kudeaketea hobetu. Holan, gizakiaren bizi kalidadea gehitu eta datozen erronka ekologikoei aurre egingo jakie, adibidez, aldaketa klimatikoari edo energia menpekotasunari.

Zapatuan eta domekan hainbat jarduera antolatu ditue, tartean: urteera gidatuak itsasontziz itsas ugaztunak ikusi eta entzuteko, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako inguru natural eta kulturalak ezagutzeko ibilbide gidatuak, familientzako tailerrak, dokumentalen emonaldiak, gymkana bat eto Eguzkiaren inguruko berbaldia eta behaketea.

Egitarau oso-osoa, hemen.

Osorik irakurri