Enpresei zuzenduriko Microsoft Office 365 euskeraz, katalanez eta galizieraz eskuragarri dago honezkero, eta zabaltze honi esker, dagoeneko 131 merkatutan dagoan Microsoften produktua 43 hizkuntzatan dago mundu osoan, konpainia informatikoak prentsa ohar bidez jakinarazo dauenez.
Holan, Microsoftek barriro be aurrera egin dau erabiltzaile kopururik handienera heltzeko eta erabiltzaile horreek bizitza digitalean -etxekoan zein lanekoan- dituen beharretara egokitzeko bidean, konpainiatik nabarmendu dabenez.
Produktu hau kaleratu ondoren, erabiltzaileek zerbitzu horren harpidetzea euskeraz, katalanez eta galegoz be egin ahal izango dabe, gaztelaniagaz batera.
Office 365en enpresentzako planen webguneak gaztelaniaren, katalanaren, galizierearen edo euskerearen artean hautatzeko aukerea eskaintzen dau dagoeneko, enpresentzako Office 365en edozein planetarako.
Era berean, etxeko erabiltzaileek be Office 365 Home Premium bersinoa erabili ahal izango dabe katalanez, galizieraz edo euskeraz, hizkuntza paketeak deskargatu ostean.