Bonbardaketearen 77. urteurrena gogoratuko dabe astegoienean Gernikan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko api. 25a, 00:00

Orain 77 urte, 1937ko apirilaren 26an Kondor Legioak Gernika bonbardeau eban. Astegoien honetan jazotakoa gogoratzeko, eta ez ahazteko, hainbat ekitaldi egingo ditue, besteak beste, Condor Legioak eragindako Gernikaren suntsipena Astran eta Nevadako Unibersidadeko irakasle Xabier Irujoren Memorias de guerra liburuaren aurkezpena.

Udabarri horretan, martian hasita Bizkaiko herri ugari bota zituen bonbak, Durangon, Galdakaon, Sestaon, Diman, Atxondon, Bilbon... Herritar asko hil zan, ume, zahar eta emakumeak, soldadu ez ziran herritarrak. Martiaren 31n Durangon hainbat oroimen ekitaldi atondu zituen, eta orain, apirilaren 26 inguruan, Gernikak hartu dau lekukoa.

Lau erakusketa egongo dira ikusgai Gernikan 1936ko gerrea ardatz: Gernika: oihaletik zinemara ikus-entzunezko erakusketea, Kultur Etxean; Transit Gernika, Bakearen Museoan; Aranoa eta Guezalaren Gernikak. Eresoinka kasua, Euskal Herria Museoan; eta, Condor Legioak eragindako Gernikaren suntsipena, Astran.

Zinemeak be presentzia izango dau egunotan, hilaren 25ean, berbarako, Ken loachek zuzendutako El espiritu del 45 igaz estreinautako pelikulea proiketauko dabe Lizeo antzokian, 20:30ean.

Zapatuan, bonbardaketearen egunean berean, George Steer omenduko dabe. Berau zian zan bonbardaketearen barri nazioartean emon eban kazetari ezagunena. 15:45ean, sirena deia egingo da pasealekuan, eta arrastian, 16:30ean, hildakoein aldeko eleizkizuna eta lora eskaintzea gauzatuko da. Gauean, 21:00etan, Gernika garretan herri-antzerkia eskainio dabe Foru plazan.

Zapatuan, Gernika-Lumoko Kultura eta Bakearen Nazinoarteko XXIV. Jardunaldiak egingo ditue Elai-Alai aretoan, Gernika Gogoratuz taldeak antolatuta. Uniberso memoriala eta memoria unibertsala. Hitza, hutsa eta isiltasuna gaia izango dabe gogoetagai.

Ekitaldi guztien egitarau zehatza, hemen.

Osorik irakurri