Joxan Artzek eta Bernardo Atxagak Espainiako Kritikearen Saria irabazi dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko api. 28a, 00:00

Joxan Artzek idatzitako heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar) lanek poesia arloko Espainiako Kritikaren Saria jaso barri dabe, eta Bernardo Atxagaren Nevadako egunak (Pamiela) liburuak, narratibakoa. 2013an kaleratutako liburuen artean aukeratu ditu AECL Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteak.

Azkenengo hogeita bost urteotan idatzitako poemak argitaratzen hasi da Joxan Artze idazle usurbildarra, eta lehenengo liburu biak, igaz argitaratutakoak, saritu ditue. Heriotzea eta bizitzea dira olerkion gai nagusia. Beste lau liburu-edo argitaratuko dituala aurreratu eban Artzek.

2007ko abuztutik 2008ko bagilera arte AEBetako Nevadan bizi eta ikusitakoen barri emoten dau Bernardo Atxagak Nevadako egunak beharrean. Ez dauka genero jakinik, kronikea da, nobelea eta biografia bere bai. Renon bizi izandako hamar hilebeteetan 250 pieza inguru idatzi zituan, baina horreetatik 150 besterik ez dagoz liburuan. Testu guztiek giza esperientzia dabe abiapuntu.

Jon Kortazar eta Javier Rojo kritikariak izan dira euskera arloko Kritika Sarien epaimahaiaren buru.

Osorik irakurri