Maiatzaren 8, 13 eta 14an, Euskal, Katalan eta Galiziar Zinema Zikloa egingo dabe Birmingham uriko unibersidadeak. Film guztiak jatorrizko bersinoan proiektatuko dira, ingelesezko azpitituluekaz.
Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako errealidadearen eta produkzino kulturalen zabalkundea sustatzea da ekimenaren helburua. Emonaldien ostean, ikusleek pelikulen zuzendariei galderak egiteko aukera izango dabe, Etxepare Euskal Institutuko arfduradunek jakinarazo dabenez.
Etxepare Euskal Institutuak -Birminghamgo Unibersidadeko Euskera eta Euskal Kultura irakurle Gorka Mercerok batez be- Ramon Lull Institutuak, Galiziako Xunteak eta Birminghamgo Unibersidadea antolatu dabe zikloa.
Maiatzaren 8an, Urte Berri On, Amona! pelikulea eskainiko dabe, eta bertan izango daTelmo Esnal zuzendaria; maiatzaren 13an, O Apóstolo film galiziarra izango da ikusgai, eta han egongo dira Fernando Cortizo zuzendaria eta Isabel Rey produktorea; hilaren 15ean, La Plaga film katalana proiektauko da, eta Pau Subiros produktore eta gidoilarietako bat hizlari izango da. Emonaldi guztiak Birminghamgo liburutegi barrian egingo ditue, 18:00etan.