'Euskoiberismoa XXI. mendean', Euskerearen Jatorriaren 9. Biltzarra Gernika-Lumon

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko api. 28a, 00:00

Euskereak iberiereagaz izan eban loturea ulertzea eta ondo kokatzea ezinbestekoa da euskerearen jatorrian aurreratu nahi izan ezkero. Aspaldiko kontua emoten badau be, euskoiberismoa egunez egun indarra hartzen doa: iberiar eta euskal zenbakien arteko lotura ukaezina, toponimia, genitiboa (-en), ergatiboa (-ka) eta partitiboa (-ik-e-) partekatzea, etab. Horreek guztiek, barriro jarri dabe eztabaidan aspaldiko gai hau.

Aurten, maiatzaren 10ean egingo dan biltzarraren gai nagusia euskoiberismoa danez, gaur egun arlo hori ikertzen dabilzan lau hizlari izango dira Gernikan; batetik Virgilio Correiak, Portugalgo Conimbrigako Museoko ikerleak, peninsulako hego-mendebaldeko idazkeraz eta dagozan teoria barriak izango ditu berbagai. Ondoren, Luis Silgo Valentziako iberiar ikerleak gaur egun eztabaida iturri diran iberierearen eta euskerearen arteko hartu-emonak zertan diran azalduko deusku. Antonio Arnaiz Complutenseko irakasleak historikoki egon zan iberierearen eta euskerearen arteko hartu-emonak zelan indarbakotu nahi izan dituen sakonduko dau eta azkenik Jabier Goitia injineru eta geografoak Iberiako toponimiaren eta euskerearen arteko lotureak toponimian eta terminologian itxi dituan aztarnak azalduko deuskuz.

Bazkariaren ondoren, bisitaldi etnografikoa antolatu dabe Gernikako Arbolara, haretxaren esanahi mitologikoaren gainean. Ondoren, beste zenbait berbaldi izango dira: Jaime Martinek dogonari buruz dauen teoria; Kanadako Edo Nylandek euskerea hizkuntza indoeuroparren oinarria dala dinoan teoria; Jon Nikolas historialariak egin dauen azken liburua, eta amaitzeko, Iruña-Veleia izango da berbagai, Jorge Ribero-Meneses ikerlearen berbaldiagaz eta IPCEk egindako azken txostenagaz.

Horrezaz gan, aurten mintegi berezi bat egingo da aurreko egunean, barikuan, maiatzaren 9an, biltzarraren osogarri legez. Bertan, Kanadatik etorriko dan Edo Nyland ikerlearen bizitza osoko lana sakon ezagutzeko aukerea izango da. Larunbatean, mintegiaren laburpena azalduko dau.


Egitaraua

09:30 Harrerea, akreditazinoa eta liburuen erakusketea.

09:45 Agurra Gernika-Lumoko alkatearen eskutik eta Biltzarraren aurkezpena.

10:00 Virgilio Correiaren berbaldia: La escritura del Suroeste de la Península Ibérica: viejos datos, nuevas teorías y su importancia para el estudio de las antiguas culturas hispánicas.

10:45 Luis Silgoren berbaldia: Nuevas perspectivas en ibero-vasco y euskera medieval.

11:15 Atsedenaldia.

11:45 Antonio Arnaizen berbaldia: Vascoiberismo: un proscrito en la mitad del siglo XX.

12:15 Jabier Goitia: Iberiako toponimia.

12:45 Mahaingurua: Euskoiberismoa XXI. mendean.

13:45 Bazkaria.

15:30 Bisitaldi etnografikoa Gernikako Arbolara.

17:30 Bestelako teoriak. Jaime Martin: Dogón y euskera: algo más que un origen común.

18:15 Bestelako teoriak. Edo Nyland: Euskera: hizkuntza indoeuroparren oinarria: laburpena.

18:45 Liburuen aurkezpena. Jon Nikolas: La arquitectura de las naciones -El surco de babel.

19:15 Iruña-Veleia. Ribero Meneses: La prueba de la autenticidad de los hallazgos de Iruña-Veleia.

20:00 Iruña-Veleia. Instituto Patrimonio Cultural de España: Estatu kolpea euskal kultureari.

20:30 Biltzarraren amaierea.


Mintegi osogarria: barikuan, maiatzaren 9an, Gernikako Astran:

16:15 Edo Nyland: Euskera: hizkuntza indoeuroparren oinarria.

18:00 Atsedenaldia eta gero 18:30ean bigarren zatia.

20:00 Saioaren amaierea.


Izena emoteko

- Biltzarraren lekua: Gernika-Lumoko Astra bilgunea.

- Izena emoteko: euskararenjatorria@gmail.com. 45 € (bazkaria barne). Ikasle edo lanbakoak: 30 €.

Kutxabank: 2095-5092-01-1063635469. Laboral Kutxa: 3035-0038-91-0380081747 (jarri abizena + e-posta).

Osorik irakurri