Maiatzean argitaratuko da Pop Pilulak euskerazko kultur fanzinearen bigarren zenbakia, lehenengoak izandako harrera ona ikusita.
Oraingoan orrialde gehiago izango ditu aldizkariak, eta kolaboratzaile barriak egongo dira. Zinemea, musikea eta literaturea izango ditu ardatz bigarren zenbakiak. Parte hartu daben kolaboratzaileen arrtean dagoz, besteak beste, Iñigo Bidetxea, Antton Iturbe, Julen Azpitarte, Mikel Lizarralde, Fermin Etxegoien, Juanra Madariaga, Goizalde Landabaso, Yurre Ugarte, Xabier Sagardia, Koldo Almandoz eta Michiko Kamba.
Hemen, agerkariko edukiak, zehatz: Zinemeari jagokon atalean, Vladimirrek itzaletan sinesten zuen, Val Lewton vs RKO (iñigo Bidetxea) eta Free Cinema, mugen askatasuna (Antton Iturbe); musikan, Psikodelia proletarioa, Psiko-langile-punk-pop hiztegia, Londres 1984-1987 (David C. Feck), William S. Fischer, diskoteketan dantzatzeko herri-kantuak (Julen Azpitarte), Sonic Youth, gazte kultura birrintzen (Mikel Lizarralde) eta La Pop (Fermin Etxegoien); literaturan, 'Apaiza', halaxe deitzen zioten (William S. Burroughs, Danele Sarriugartek itzulia), Pertsona bat (Juanra Madariaga); eta danetariko atalean, Historiako emakume ezkutuak (Goizalde Landabaso), Pop-aren arintasun jasanezina (Yurre Ugarte); Lehenengo Mundu Gerrak eragindako erantzun artistikoa (Xabier Sagardia), BPA Basque Paranormal Activity (Koldo Almandoz), eta Abangoardien errebolta (Michiko Kamba).
Abenduan kaleratu zan lehenengo zenbakiagaz egin eben lez, bigarren hau be jentaurrean aurkezteko ekitaldia antolatuko dala jakinarazo dabe fanzinearen arduradunek.