Nontzefilmak 14 lehiaketeak 73 film labur jaso ditu, horreetako 21 Euskal Herrikoak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko api. 30a, 00:00

Nontzeberri kultur webguneak antolatutako Nontzefilmak film laburren lehiaketan parte hartzeko epea joan dan apirilaren 9an amaitu zan, eta danetara, 73 film jaso ditue: 47 zinemako atalean eta 26 animazinokoan. Egileei jagokenez, 21 Euskal Herrikoak dira, 32 Espainiako Estadukoak eta 11 atzerrikoak, azken horreetako asko Latinoamerikakoak, baina baita AEBetakoak eta Errusiakoak be.

Antolatzaileek adierazo dabenez, filmok FANT Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdiaren egitarauaren barruan proiektatuko dira, datorren maiatzaren 10ean, Bilboko Alondigako Golem zinema aretoetan, gaueko 22:00etan egingo dan proiekzinoan (sarrerea dobakoa). Emonaldi horretan, ganera, lehiaketearen irabazleak be iragarriko dira (lan sarituak Nontzeberri webgunean be iragarriko dira, aldi berean).

Emonaldian ondoko sariak banatuko dira: Nontzefilmak Zinema Saria lan onenari, 1.500 euro; Nontzefilmak Animazinoko Saria lan onenari, 1.500 euro; eta Nontzefilmak Euskeraz eginiko lan onenari, 2.000 euro.

Kontuak kontu, zinemako atalean, Hola Papá (Boris Franco Navarrete, Madril), Txintxo ibili (Gorka Larralde del Solar, Iruñea), Focus (Herminio Cardiel, Bilbo), Push up (David Galan Galindo, Bilbo), Bandera (Koldo Almandoz, Donostia), Tipos Serios (Juls Gars, Madril), Plaza Bakarra (Ion Vazquez, Irun), Ahaztutako Denboraren mapa (Alberto Gastesi, Donostia), Morado (Nestor Fernandez, Bartzelona), Es un buen chaval (Esteban Roel eta Juanfer Andras, Madril), Voluntario (Javier Marco, Madril), Mayoría absoluta (Bogdan, Madril) eta Mormón (Ceres Machado, Malaga) dira finalistak.

Animazinoaren arloan, barriz, Dark voice of Angelique - Woodpecker (Nikolay Belov, Errusia), A Life with Asperger's (Jaime Ekkens, AEB), A lifestory (Nacho Rodriguez, Madril), Tiroketa (Amaia Zuriarrain Cabrera, Donostia), Discovery (Carlos Cenoz Bermejo, Nafarroa), Galactic morning (Juan Belmonte, Bartzelona), Libertad (Gerardo Cosenza, Argentina) eta Bihotza isilpean dagoenean (Stefano Decataldo Ayarza, Portugalete) lanak proiektauko dira maiatzaren 10ean.

Osorik irakurri