Sarean dago irakurgai 'Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan' liburua

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko mai. 6a, 00:00

Aiora Jakaren Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan liburua Interneten ipini barri dau Euskaltzaindiak, eta webgunean konsultagai dago daboduko. Iker bildumearen 28. zenbakia da.

Liburua Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zan.

Jakaren doktore tesiaren emoitzea da liburua. Tesiaren helburua Joseba Sarrionandiaren itzulpen-lanak aztertzea eta itzulpenak haren obran izandako eragina ezagutarazotea izan zan. Izan be, Sarrionandia batez be idazle moduan ezagutzen dan arren, ugariak eta askotarikoak dira hark euskeratutako testuak. Ganera, sarritan plazaratu izan ditu itzulpengintzeari buruzko gogoetak.

Euskeratutako lan horreek eta itzulpengintzeari buruz idatzitako gogoetak aztertuz, Joseba Sarrionandia itzultzaile postmoderno lez definitzen dau Aiora Jakak bere tesian.

Osorik irakurri