'Ida'

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko mai. 7a, 00:00

- Zuzendaria: Pawel Pawlikowski
- Interpreteak: Agata Kulesza, Agata Trzebuchowska, Joanna Kulig,Dawid Ogrodnik, Jerzy Trela, Adam Szyszkowski
- Generoa: dramea
- Herrialdea: Polonia
- Iraupena: 80 minutu

Ezohiko enkoadraketegaz eta zuri-baltzez filmauta, berba gitxi eta erritmo geldoa darabikl Ida pelikuleak. Protagonistea monja gazte bat da, lehenengo aldiz urten dana umetatik hazi dan komentutik. A priori, ez da zinemara arineketan eroaten zaituen horreetakoa. Eta ez dot nik esango maisulana danik, baina bada interesgarria.

Estetika tristeak bat egiten dau filmak kontetan dauenagaz. Polonian kokatzen da. II. Mundu Gerrearen drama handia dago istorio honen atzean, baina mina barrutik doa. Mundu basati ha ostentzeko saiakerak agiri dira pelikulan.

Protagonisteak bere lehenaldiagaz egiten dau topo, benetako bizitza gazi-gozoagaz, hain zuzen, komentuan bizi izandagoagaz zerikurik ez daukanagaz. Bizimodu bien artean erabagi beharko dau, eta berak bakarrik daki zergaitik egiten dauen aukera hori. Ikusleari ez jako ezelako azalpenik emoten. Dana azaltzen jakun beste lan batzuen aldean, ikuslea buruari bueltaka aterako da zinema-aretotik. Eta hori beti da ona.

Osorik irakurri