Bosgarren edizinora helduko da Etxarri Aranatzen antolatzen dan BAT, Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketea eta modu berezian ospatu nahi izan dau sariketea antolatzen dauen Karrikestu alkarteak. Aurreko lau edizinoetan parte hartu daben 17 bertsolarik hartuko dabe parte aurten, eguerditik gauera luzatuko dan egitarau oparoan.
Honakoak dira zapatuan Etxarri Aranatzen parte hartuko daben hamazazpi bertsolariak: Eneko Lazkoz, Saioa Alkaiza, Oier Lakuntza, Egoitz Gorosterrazu, Aimar Karrika, Beñat Gaztelumendi, Maddi Ane Txoperena, Arrate Illaro, Iñaki Viñaspre, Oier Arbina, Jone Uria, Xumai Murua, Julio Soto, Ander Solozabal, Eneritz Zabaleta, Odei Barroso eta Izar Mendiguren.
Eguneko ekitaldiak Karrikestu alkartean hasiko dira, bazkari bategaz. Horren ostean, 17:00etatik aurrera kanporaketak jokatuko ditue, herriko tabernetan. Horreetan seik bertsolarik lortuko dabe finalerako sailkatzea. 21:00etan merendua izango da gaztetxean eta 22:30ean BAT sariketako finala jokatuko da, sei bertsolarigaz. Horren ostean, DJ Bullen emonaldia izango da, gaztetxean bertan.
Bi txartel mueta dagoz salgai Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketarako. Bazkaria eta finaleko saioa barne dauen txartelak 18 euro balio dau; eta gaztetxeko finalerako txartelak, barriz, 3 euro. Txartelak salgai dagoz Etxarri Aranazko Xapatero eta Lekuona tabernetan. Horrezaz, gan, txartela erreserbetako aukerea dago 608484243 telefonoan.
Karrikestu alkartea da BAT, Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketako antolatzailea, Nafarroako Bertsozale Alkartearen laguntzaz. Horreez gan, Etxarri Aranazko Udalak, Bierrik Fundazinoak eta Gazte Asanbladeak be lagundu dabe antolaketan.