The Mokers hirukoteak irabazi dau Amorebieta-Etxano, Abadiño, Durango eta Iurretako II. Maketa Lehiaketea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko mai. 7a, 00:00

The Mokers da, joan dan ostiralean, Amorebieta-Etxano, Abadiño, Durango eta Iurreta herrietako gazteria sailek antolatutako maketa lehiaketaren lehenengo saria, 1.500 eurokoa, irabazi eban taldea.

Euskerazko abestirik onenarentzako saria, 500 eurokoa, Hozten taldearentzat izan da, Ke artean kantuari esker.

Orion Child taldeak, azkenik, akzesita eskuratu eban, eta kontzertua eskainiko dabe Amorebieta-Etxanoko aurtengo jaietan, txosten esparruan.

Danetara, 26 izan dira lehiaketearen II. edizinoan parte hartu daben taldeak. Horreetatik bederatzi pasau ziran kontzertuen bigarren fasera. Joan dan asteko barikuan kontzertua emon ebenak hiru finalistak izan ziran: The Mockers, Orion Child eta Hozten.

Osorik irakurri