Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultadeak bat egingo dau maiatzaren 18an ospatzen dan Landareakaz Liluratzeko Egunagaz, eta eguazten honetan, maiatzaren 14an, landare liluragarri eta haziei buruzko erakusketak bisitetako eta landare baten erdigunera bidaia egiteko aukerea izango dira.
EHUko iturriek jakinarazo dabenez, maiatzaren 18an Landareakaz Liluratzeko Eguna ospatuko da, Europako Zientziaren eta Landareen Erakundearen babesagaz, eta landareen mundua izango da protagonista nagusia. Hainbat erakusketa eta ekintza antolatu ditue munduko zenbait uritan, landareen mundua publikoari hurreratzeko asmoz eta azken urteetan mundu guztiko ikertzaileek egindako zientzia aurrerapenak guztioi ezagutarazoteko.
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Landareen Fisiologia Laborategiak, Agros eta Zuzenbidea UFIko eta SGIkerreko Fitotroi zerbitzuko langileakaz batera, ekimenagaz bat egin nahi izan dabe, jarduera piloa antolatuz.
Holan, eguazten honetan, maiatzaren 14an, Zientzia eta Teknologia Fakultadeko lehen pisuko atondo nagusian bi erakusketa iznago dira. Hurreratzen diran guztiek Denbora eta espazioan zeharreko hazi bidaiariak eta Munduko 12 landare liluragarrienak ezagutzeko aukerea izango dabe.
Erakusketotan, landareen substantziarik pozoitsuena, hazi batek ibilitako distantziarik luzeena edo herbizida naturalik erabiliena zeintzuk diran jakin daiteke, besteak beste. Gainera, Landare Fisiologiako zientzilariek eta SGIkerreko langileek Landare zeluletako erdigunera bidaiatu ahal izango dabe hiru dimensinotako ereduak erabiliz.
Ekimen guztien ganeko informazino gehiago ikusteko klik egin hemen.