Arte eszenikoetan adituak diran lagunez osotutako epaimahaiak aurtengo lanik onenak aukeratu ditu. Leioako Umore Azokako sariak dira: UmoreAzoka saria ikuskizun Onenari, Umore Azoka saria Euskadiko Ikuskizun Onenari eta gehitu diran Publiko Guztientzako Umorezko Ikuskizun Onenaren Saria eta Artista edo Ikuskizun Barri Onenaren Saria. Garaikurra eta trofeoa jasoteaz batera beste kultur egitarau batzuetan kontratatua izatea dakarre sariok.
Epaimahaiko kide izan dira: Marta Almirall (Bartzelonako Kultur Institutuko Festa eta Tradizinoen Saileko Buru eta MercéMAC Festivaleko Zuzendari Artistikoa), Jordi Duran (Fira Tàrregako Zuzendari Artistikoa), Filgi Claverie (Errobi Herri Elkargoko Arduraduna), Carmen Blasco (Zaragoza Culturaleko Egitarauen Buru) eta Carlos Gil (Artez Aldizkariko Zuzendaria eta Antzerki Kritikoa).
Umore
2014ko
Umore
Azoka
Sarituak:
- Ikuskizun Onenaren Saria:
Manolo
Alcántararen
Rudo.
- Euskadiko Ikuskizun Onenaren
Saria:
Kukai Dantza Konpainiaren Gelajauziak.
Sariok garaikurra, trofeoa eta Zaragoza Cultural egitarauan parte artesa dakarre.
2014ko Umore Azokeak Sari barri bi ditu:
- Publiko Guztientzako Umorezko Ikuzkizun Onenaren Saria
Kadavresky Compagnie de Cirqueren L’Effet Escargot.
- Ikuskizun/Artista Barri Onenari Sari Berezia
Skulls Konpainiaren Sinestesia.
Sariak konpainiaren hurrengo ikuskizunerako sormen erresidentzia dakar. Communauté de Communes Errobik kudeaturik, Hameka euskerazko antzerki eta kale arteetako fabrika bat da, artistak erresidentzian hartzen dituana, lana baldintza onetnean egin deien.
- Saridunen zerrendea Hortzmuga Teatro taldeagaz osotzen da, aurten 2014ko Umore Azokako Ohorezko Saria jaso dauen konpainiagaz. Sari honen helburua Arte Eszenikoen inguruan lan azpimarragarria egiten dauen konpainia, persona edo erakundea saritzea da eta azokako antolatzaileek konpainia bizkaitarrak kale arteen arloan daroazan hogeita bost urte luzeetan bizi izandako transformazinoa nabarmendu nahi izan dabe, antzerki konprometiduaren aldeko apostua eginez ume zein helduentzako kalidadezko proposamenak taularatuz.