Mimo handiz ekin eutson abestiak sortzeari, eta ostean, bakarkako lan honetan eta zuzenekoetan lagun dauen taldea osotzen hasi zan. Gus Gonzalez (bateria), Maria Soriazu (bajua) eta Gorka Urra (gitarra) musikariak izan ditu kide Orbainak diskoan. Ahots eder bat, letra onak, musikari handiak eta melodia onak dira lan interesgarri honen giltzarriak, dinoe Elkar diskoetxeko arduradunek.
Hamaika kanta idatzi ditu Igerabidek: Erre zein, Esperantza argiz, Oroimenak eraikitzen, Euri tanta, Ihesi, Merezi ote, Ulermen borroka, Hiria, Hiria, Norabide gabe, Intentzio ona eta Azalpen txikien zama. Pop-rock-blues-country estiloak jorratu ditu, eta mezu unibersalak eta emozionalak.
Egunotan hiru kontzertu akustiko emongo ditu: Iruñeko Elkar aretoan, 22an; Gasteizkoan, 23an; eta Bilbokoan, 29an. Saio guztiak 19:00etan izango dira.
Merezi ote singlearen bideoklipa, hemen.