Eustatek batutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urte edo gehiagoko Interneteko erabiltzaileak 1.255.800 dira 2014ko lehenengo hiruhilekoan, adin horretako %67,9, hain zuzen be. Baina euskerearen erabilereak ez dau gora egin, behera egin dau, %4,4, hain zuzen be.
Bizkaian gehitu da gehien erabiltzaileen kopurua, eta EAEn bigarren lekuan dago, Gipuzkoagaz batera. Araba dago oraindino lehenengo, biztanleen %69k erabilten dau Internet. Uriburuei jagokionez be, Gasteizek dauka erabiltzaile gehien, eta Bizkaian, ostera, gitxien.
Eskualdeeak kontutan hartu ezkero, Bizkaian Plentzia-Mungia (%73,5) dago lehenengo, Araban Gorbeiako Inguruak (%71,2) eta Gipuzkoan Bidasoa-beherea (%70,5). Erabiltzailerik gitxien, barriz, Debabarrena, Gernika-Bermeo eta Arabako mendialdean dagoz.
Gazteenak dira erabiltzailea handienak, 15-24 urte bitartekoen artean %98k darabil. Nagusiagoan artean, dana dala, gora egin da, 55-64 urte bitarteko erabiltzaileen gehikuntzea %6,8koa izan da, hain zuzen be. Gizon eta emakumeen artean aldea dago, txikia bada be: %51 gizonak dira, eta ganerako %49, emakumezkoak.
Interneten ibilteko etxea da gogokoen dogun lekua. Internet bidez erosi duten personen kopuruak hazi egin da 2014ko lehenengo hiruhilekoan. Erabiltzaileen %41,7k erosi dau sareren bidez.
Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologien (IKT) ekipamentuek zabalduten segiduten dabe EAEko etxeetan, daborduko %69k ordenagailua daukie, eta Internetarako sarbidea %66,4k.