- Zuzendaria: Nicholas Stoller
- Gidoilariak: Andrew J. Cohen, Brendan O'Brien
- Interpreteak: Seth Rogen, Zac Efron, Rose Byrne, Christopher Mintz-Plasse, Dave Franco,
- Produktoreak: Universal Pictures / Point Grey Pictures
- Generoa: Komedia
- Iraupena: 96 min.
- Herrialdea: AEB
Senar-emazte gazte batzuk -Seth Rogen eta Rose Byrne- umea izatean bere lehengo bizimodu parrandazalea amaitu dala konturatu dira, baina ez dabe ulertu nahi. Egoerea okertu egingo jakie, ganera. Izan be, unibersidade ikasle talde bat euren etxe ondora doaz biziten, AEBetako ermandade edo anaitasuna deitzen daben talde batekoak, hain zuzen be. Horixe da komedia amerikar honen abiapuntua. Eta hasierea ez da txarra, barre egiteko ondo dago. Baina laster desbideratzen da istorioa.
Auzokide gazteek zarata larregi egiten dabenez, batek besteari txakurkeriak egiten hasten dira. Eta guztiz aspegarria egiten da. Txiste errazak eta umore oraindino errazagoa dira nagusi.
Gidoilariek zakilekaz daukien obsesinoa behin eta barriro agiri da. Gure aretoetan dagoan gaztelaniazko bersinoan personaiek hamaika aldiz botaten dabe polla berbea, nazkatu arte.
Zac Efron nerabeek maite-maite daben mutil guapoa darabile produktoreek ikusleak erakarteko. Baina ez da nahikoa, ez bera, ez ikusle nagusiagoei zuzendutako zinema edo telesailetako erreferentziak. Ezinezkoa da komedia penagarri hau konpontzea.