Bertsozale mordoa batu da Algortako Fadura kiroldegiko aretoan Uribe Kostako finalean, 85 lagun inguru batu dira Algortako Fadura kiroldegiko aretoan Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalean. Finalistak, hurrengoak: Arrate Illaro Etxebarria, Imanol Uria Albizuri, Itxaso Paia Ruiz, Joanes Igeregi Santa Maria, Josu Landeta Egurrola eta
Peio Arondo Barandiaran.
Kontuak kontu, ariketa guztiak egin ostean, Imanol Uria Albizurik jantzi dau txapela, 365 puntugaz. Udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu dau algortarrak. Buruz burukoa Arrate Illaro Etxebarriaren kontra jokatu dau. Honek 344 puntu lortu ditu; Bizkaiko Txapelketarako sailkapenerako daukazan puntuak 233 dira.
Txapeldunari Trino Azkoitia Azpitartek jantzi deutso txapela. Trino Uribe Kosta eskualdean bertsogintzearen berpizkundearen errudun nagusia da. Algortako Bertsolari Eskolako sortzailea izan zan, eta gaur egun, lehendakaria da. Sariak emoten Algortako Bertsolari Eskolako gaztetxuen ordezkariak ibili dira, Naroa eta Unai.
Gai emoile beharretan Beñat Vidal Gurrutxaga ibili da. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Nahikari Ayo Acebok, Jurgi Fuentes Goikoetxeak eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osotu dabe; idazkari beharretan, barriz, Itziar Basterretxea Olarreaga ibili da.
Uribe Kostako finala jokatu aurretik hiru kanporaketa jokatu dira. Barrikan jokatu zan lehenengo kanporaketatik Josu Landeta eta Joanes Igeregi sailkatu ziran finalerako; Algortako bigarren Peio Arondo; eta Sopelako hirugarrenetik, Imanol Uria, Arrate Illaro eta Itxaso Paia.
Hurrengo saioa:
Maiatzaren 31n, Zallan, 17:30ean, Enkarterri/Ezkerraldeko finala.