Lander Garrok 'Gerra txikia' nobelea kaleratu dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko mai. 27a, 00:00

80ko hamarkadan errefujiaduz bete zan Ipar Euskal Herria, egoera berezi horretan girotu dau Gerra txikia (Susa) bere bigarren eleberria Lander Garro errenteriarrak. Testuinguru horretako elementurik ahulenak ditu protagonista.

Autobiografikotik asko ei dauka kontakizunak, Garrok berak aurkezpenean autortu ebanez. Sasoi ilunak bizi ditue personaiek, tartean Xabi Ugarte umeak. Aita errefujiadua dau, eta familia osoa Hendaiara doa bizitera. Umeak ez dau jazoten jakien guztia ulertzen, baina zeozer bai, eta horixe da kontetan dauena.

Lander Garrok (Errenteria, 1975) 2004an argitaratu eban bere lehenengo liburua, Orain galdera berriak ditut (Txalaparta) narrazino bildumea, eta handik urte bira Ez merkeenak! Bai onenak! Argia, euskal publizitatea abian (Alberdania) saiakerea atera eban. Orain lau urte plazaratu eban lehenengo nobelea, Kontrarioa (Susa).

Osorik irakurri