Seve Calleja idazleak koordinetan dauen Bizkaiko Kondairak bildumako lan barria da Enkarterriko ipuinak/Cuentos encartados (Bizkaiko Foru Aldundia). Antonio Truebaren kontakizunak batu ditue, eta euskerazko itzulpena Imanol Etxebarriak egin dau.
Antonio Trueba idazlea Galdamesen jaio zan 1819an, eta Bilbon hil, 1889an. Hamabost urtegaz Madrilera joan zan, eta han argitaratu eban bere lehenengo lana, El libro de los cantares. Ostean, hainbat liburu kaleratu zituan, besteak beste, Cuentos populares (1853), Cuentos campesinos (1860) eta Cuentos de madres e hijos (1878).
Orain lau urte hasi zan Bizkaiko Foru Aldundia Kondairak bildumea argitaratzen. Gaztelugatx eta Bizkaiko kostaldeko beste ipuin batzuk izan zan lehenengo lana, Juan E. Delmas inprimatzaile eta narratzaile bilbotarrak Bizkaiko kostaldeari buruz idatzitako testuak batzen dituana. Bigarren alea tradizino folklorikoen antologia bat izan zen, Juan Manuel Etxebarria Ayestak Gorbeialdeari buruz idatzitakoa, Gorbeialdea. Mito, ipuin eta esaundak. Hirugarren alea Bilbori buruzkoa izan zan. Danetara 16 kontakizun batu ziran.
Seve Callejaren esanetan, Bizkaiko Kondairak bildumako tituluen edizinoaren bitartez, irakurleari Bizkaiko historia eta geografiaren momentu eta espazioak ondoen islatzen dituen kontakizunak hurreratu gura jakiez.