'Bertsolaritzea irakaskuntzan' programeari eutsi eta finantzau daiala eskatu deutse Nafarroako Gobernuari

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko mai. 28a, 00:00

Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak bart onartu dauen mozinoak Nafarroako Gobernuari eskatzen deutso Bertsolaritzea irakaskuntzan programeari eutsi eta finantzau daiala, horren egonkortasuna ziurtatu ahal izateko. Mozinoak PSN, Bildu, Aralar-Nabai, Izquierda-Ezkerra eta PPren babesa jaso dau. UPNk baino ez dau kontrako botoa emon.

Onartutako mozinoak nabarmendu dau azken 27 urteotan Nafarroako Bertsozale Alkarteak egin dauen lana, horren emoitza ona emon dauena eta bere kezkea agertu dau ikasketa-eremutik bertsolaritzearen transmisinoaren lana desagertu daitekeelako.

Horregaitik, Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatu deutso, Bertsolaritzea irakaskuntzan programeari eusteko eta programearen egonkortasuna ahalbidetuko dauen moduan finantzau daiala.

Nafarroako Bertsozale Alkarteak balorazino positiboa egin dau Nafarroako Parlamentuak Bertsolaritzea irakaskuntzan programeari emon deutson babesagaitik. Beste behin be Hezkuntza Departamenduari horren beharrezko eta eraginkorra dan ekimena modu duin eta iraunkorrez finantzau daiala eskatu nahi deutsagu eta azken hileotan geugaz bertan behera itxitako interlokuzino bideak barriro abiarazo daizala, egoerea bere onera ekarri ahal izateko.

Era berean, azken asteotan ikastetxe, udal eta mankomunidade, alkarte, erakunde eta norbanakoakaitik Bertsolaritzea irakaskuntzan programarako jasoten dagoan etenbako babesa be eskertu nahi dau Nafarroako Bertsozale Alkarteak.

Osorik irakurri