Zirkualde V. Zirku Jaialdiak zazpi ikuskizun eskainiko ditu Bilboko Errekalde auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko mai. 30a, 00:00

Zirkualde Errekaldeko Zirku Jaialdiaren bosgarren edizinoa auzo bilbotarreko plazan ospatuko da barikutik domekara bitartean, eta danetara zazpi ikuskizun aurkeztuko ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) zirkuko arteen inguruan antolatzen dan jaialdi tematiko bakarra dala azpimarratu dau antolatzaile lanetan ibili dan Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak.

Holan, bertako zein kanpoko zirku konpainiek beren azken lanak eta ikuskizunak aurkeztuko ditue Errekaldeko plazan, eta, zirkuko jarduerearen osogarri legez, Errekalde Bihotzean alkartearen eskutik, Pintxo Zirko Lehiaketea antolatu da bagilaren 8ra arte.

Kontuak kontu, barikuan, maiatzaren 30ean, Bapatean Zirko taldeak, Tenderete ikuskizunagaz, eta Hermanos Inconfundiblesek Qué raro, ¿verdad? lanagaz parte hartuko dabe. Zapatuan, maiatzaren 31n, hiru ikuskizun izango dira: Shakti Olaizolaren ... irakurriz, Ortzi Acostaren Ilusioa eta Maintomanoren Ekilibua. Azkenik, domekan, bagilaren 1ean, El Gran Rufusek Al fin y al cabo, una nueva forma de vida aurkeztuko dau, eta Circortito bikoteak DESpistaDOS.


Zirkualde V. Zirku Jaialdiaren egitaraua

- Maiatzak 30 (barikua)

19:00 BAPATEAN ZIRKO (Euskal Herria) Tenderete (50 min.).


20:00 HERMANOS INFONCUNDIBLES (Andaluzia) Qué raro, ¿verdad? (60 min.).


- Maiatzak 31 (zapatua)

18:00 SHAKTI OLAIZOLA (Euskal Herria) ... Irakurriz (30 min.).

19:00 ORTZI (Euskal Herria) Ilusioa (30 min.).

20:00 MAINTOMANO (Gaztela eta Leon ) Ekilibuá (45 min.).


- Bagilak 1 (domekea)

18:00 EL GRAN RUFUS (Euskal Herria) Al fin y al cabo, una nueva forma de vida (50 min.).

19:00 CIRCORTITO (Euskal Herria) DESpistaDOS (50 min.).

Osorik irakurri