Mikel Inuntziaga: "Zintzotasuna topauko dozue disko honetan, makillaje gitxi dauka"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko eka. 2a, 09:00

Hamaika kantagaz osotu dau bere lehenengo diskoa, ‘Berreginez’, Mikel Inuntziaga musikariak. Ahotsa, gitarrea eta looper pedalak, ez dau besterik behar Inunek. Horregaz kapaz da eszenatokia bere kantakaz beteteko. Urdulizko Tio Peten grabau ditu abestiak, taula ganean lez, makillaje asko barik. Orain, diskoa zuzenean aurkezten dabil, hurrengo hitzordua Bilboko Baobab tabernan dauka, bagilaren 22an.

Lehenengo diskoa atera barri dozu, baina aspalditik zabilz musika munduan, ezta?

Bai, aspaldi hasi nintzan musika kontuetan. Taula ganera 15-16 urtegaz igongo nintzan, beti be modu apalean. Nahiz eta lehenengo diskoa orain atera, euki dot nire ibilbidetxua. Betidanik izan dot musikeagazko gustua, pasinoa.

Hamabi urtegaz-edo gurasoek gitarrea oparitu eustien, eta haregaz sasikantak egiten hasi nintzan, asmautako hizkuntza baten. Hamabost urtegaz gitarra elektrikoa erosi neban, nire lehenengo taldea heavya izan zan. Beste talde batzuk be euki dodaz, beste proiektu batzuk. Eta azkenean heldu naz Berreginez disko honetara.

Elkarrizketa osorik